Hamaika atxilotu eta Mapuche larri bat Carabinero batek tirokatua

El Pueblo Mapuche en Chile

Traducción del castellano a Euskera, idioma de Euskal Herria (País Vasco) por Jonatan Pallacan

Fuente: http://werken.cl/once-detenidos-y-un-mapuche-grave-tras-ser-baleado-por-carabinero-en-predio-de-forestal-cautin/

LOS SAUCES/ 9 mm-ko hainbat balek lonko bat zauritu dute eta beste 11 komunero Mapuche atxilotuak suertatu dira poliziak eginiko irtenarazte bat dela eta. Mapucheak Forestal Cautinek usurpatutako lurren kontrola berreskuratzen ari ziren momentu horretan.

www.werken.cl –ek bildu duen informazioaren arabera, azaroaren 12an goiz partean, Chileko Carabineroen GOPE sailak kontingente handi bat bidali zuen Jose Nahuelpi komunitatera. Carabineroen asmoa bertan lurrak errekuperatzen ari ziren komuneroak bertatik botatzea zen.

Eraso honen aurrean Mapucheek desalojoari aurre egin zioten, lur hauek betidanik bereak izan dira, eta honen ondorioz poliziak Mapuche familiei tiro egin zien, momentura arte Mapuche bat tiro bategatik larriki zaurituta dago eta beste 11 komunero atxilotuta daude.

Eremua poliziaz beterik dago momentu honetan, kontrol zehatzak Los Sauces herriko sarbide guztietan ikus daitezke, esan beharra dago egoera larri hau Alex Lemun Mapuche gaztearen hilketa oroitzen den egunetan…

Ver la entrada original 28 palabras más